Sarehezkuntza Gelan


2008- 2014

IKT eredua proiektuan, sortu zenetik  2008/09. ikasturtetik parte hartu dugu.  Urteko plana, urtez urte garatu dugu, urte bakoitzeko hobekuntza planak kontuan izanez. 2011/12. kurtsoan IKT Heldutasun Ereduko Oinarrizko Maila lortu genuen. Hurrengo bi urteetan lan egin genuen Tarteko Maila  lortzeko, eta 2013/14. ikasturtean IKT Heldutasun Ereduko Tarteko Maila lortu genuen. 

2010-2013

Eskola 2.0 Programa  martxan jarri zen, aurrerapauso handia ekarri zuen; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak sartu zituen. Jaurlaritzak 2009an erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatu zen: Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.


2012-2013

12/13. ikasturtean Google Apps Education-ek ( gero GSuite  deitua, eta gaur Google Workspace deitzen dena) eskaintzen dizkigun tresnekin lanean hastea erabaki genuen. Gaur egun honen inguruan sarean lan egiten dugu, bai ikasleekin, baita familia eta irakasleekin. Gmail, Drive, Sites, Calender, Classroom, Youtube eta Googlek eskeintzen dituen tresnak gure oinarriak dira bai kudeaketan, bai irakaskuntzan. 


2016-18 / 2018tik aurrera

SAREHEZKUNTZA Gela proiektuan parte hartu genuen, parte hartzen dugu. Lehen bi urteak 2016/18 izan ziren sakonagoak, lehenetsi genuen denbora, espazio eta formazioa. Gaur egun irakasle guztiak oinarrizko jakintza eta gaitasuna dute. Hurrengo helburuak lantzen saiatzen gara.

Berrikuntza proiektu bat da, geletan teknologia hezitzailea bultzatzeko.

"Sare_Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

• Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan.

• Irakasteko eta ikasteko prozesuan, indartzea material eta baliabide digitalen elaborazioa, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza‐sistemaren barruan.

• Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.


2022-2023: ikastetxeko IPD egiten dugu.  Hemen ikusi daiteke.