Proiektuak‎ > ‎

HNPT

Erandioko Euskara Zerbitzuarekin koordinaturik, alde batetik, eta bestetik Berritzegunean maiztasun batez elkartzen garen eskualdeko beste ikastetxeetako ordezkariekin batera, ikastetxe honetako bi irakaslek dihardugu proiektu honetan Ikastetxeko Euskararen erabilpena suspertu asmoz. Horretarako, ohiko ekintzez gain, hau da, ikasgela euskera-eremua izan dadila, ikasleek irakasleari -gutxien gutxienekotzat izatea- zertxobait gehiago ere egitekotan gaude.

2012-2013rako bereziki:

.-Jolastokietako Olinpiadak (hainbat kirolez, ikasturtea zenbat eta aurrerago joan hainbat eta kirol eskaintza anitzagoaz)-

.-Euskararen egunean, zenbait ekintza zabaldu.

.-Aste Kulturala, Mintegi guztien partaidetzaz antolatzen, koordinatzen, indarrak biltzen eta gauzatzen lagundu.

.-Irakasleen arteko kulturari buruzko komunikazio gunea sortu.

.-Euskal musikaren bilduma egiteko antolakuntza diseinatu eta gauzatu, Kukularra 3 ateratzeko.

.-Euskarazko lehiaketetan parte hartzea suspertu eta ahal den neurrian dinamizatu.