Proiektuak‎ > ‎

Bidelagun


Ikaskuntza prozesuan zailtasunak dituzten ikasleek eskolan emaitza hobeak lor ditzaten laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak  PROA doako programa jarri du abian. Ikasleei arreta pertsonala eta bana-banakoa emango zaie, eskola errendimenduan hobetzeko eta ikaskuntza prozesuan motibazio positiboa bultzatzeko.

Horren arabera, eskola ordutegitik kanpo, eta irakasle/monitore baten laguntzarekin, etxerako lanak egin eta zenbait atal landu ahal izango dituzte: agendaren erabilera, ikasteknikak eta antolaketa, hezkuntza emozionala...

Ikasleak aukeratzeko baldintzak:

-    etxekoek ikaslearen jarraipena egiteko zailtasunak edo axolagabekeria

-    zailtasunak ikasketak jarraitzeko eta errekurtso gutxi dituzten ikasleak

-    egoera pertsonal berezia dutenak, laguntza pixka batekin bideragarriak izan daitezkeenak

Gure kasuan, 1. mailako ikasle talde bat eta bigarren mailako beste bat (12 ikasle) edukiko ditugu, astelehenetan (15:00-16.20), asteazkenetan(15:00-16.20) eta ostegunetan (15:00-16:20), lehen aipatu jarduerak egiten. 

Programa honek dinamizatzaileak Begoñe Sagardi (begonesagardi@erandiobhi.com) eta Aitziber Garcia (aitzibergarcia@erandiobhi.com) dira.