Agenda 21                                           FOROAK
https://sites.google.com/site/erandiobhi2/                                                                     https://sites.google.com/site/erandiobhi2/home/gehiago-jakin/pagina-2
 

Aurreko zortzi  urteetan bezala, aurten ere Agenda 21an hartzen dugu parte. Aurten “Elikadura jasangarria” izenekoa izango da.

Agenda 21ean hartzen dute parte udalek, gobernuak, eta kasu honetan ikastetxeek. Ikastetxeei dagokienez hartzen dute parte eskola komunitateko partaide guztiek, hau da, ikasleek, irakasleek, irakaskuntzaz kanpoko pertsonalek eta gurasoek. Agenda 21 ikastetxearen eta horren inguruaren ingurumen kalitatea eta iraunkortasuna hobetzeko eta udalerriaren garapen iraunkorrean laguntzeko egiten duten ahalegina batzen duen programa da.
                                                                           
 
Horretarako egokitu beharko dugu ikastetxeko heziketa-proiektua, eta horrela egingo dugu: aurkezpen eguna antolatzen hasiko gara. Hor ekodelegatuek beste ikasleei azalduko diete aurreko urtean egin duguna eta zer egiteko asmoa daukagun.Gero lan-taldeak antolatuko ditugu ikasleekin, irakasleekin, irakaskuntzaz kanpoko pertsonalarekin eta gurasoekin. Ikastetxearen eta inguruko diagnostikoa egin ondoren, akzio plana antolatu eta aurrera eramango dugu. Bukatzeko ebaluazioa egingo dugu emaitzak aztertzeko eta honen ondorioz informazioa pasatuko diogu udalari. Udalean foro munizipala egingo dugu, pasa diren urteetan bezala, eta hortik aterako ditugu konpromiso eta betebehar batzuk.
Gehiago jaliteko goiko linka zakatu.
 
TXOKO BERDEA. Hemen aurkituko ditugi berri batzuk, adibidez hau

YouTube Video

 

Vídeo de YouTube