Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

YOLANDA ARRIETA IDAZLEA GUREAN

publicado a la‎(s)‎ 29 oct. 2015 3:10 por Aitzpea Azkorbebeitia   [ actualizado el 9 nov. 2015 1:46 ]

Urriaren 16an Yolanda Arrieta idazlea gurean izan zen 3. eta 4. mailako ikasleekin “Haikuak idazteko tailerra” lantzen. Izan ere, maila horietako ikasleek Erandioko Udaletxeak antolaturiko “V. Haiku Lehiaketa”n parte hartuko dute eta, horretarako, aldez aurretik haikuak idazten trebatzeko saio berezia izan zuten Etxebarriko idazlearekin. “Haikua”k japoniar literaturako olerki laburrak dira, 5/7/5 silabatako hiru bertsok osatutakoak. Gure ikasleei literatur tradizio hori urrun geratzen bazaie ere, sekulako trebetasuna erakutsi zuten haikuak sortzeko orduan. Idazlea bera ere gustura joan zen ikasleon partehartzea eta sorkuntzarako prestutasuna ikusita.

Aurten, gainera, ohore berezia izan da guretzat Y. Arrieta gurekin izatea, duela gutxi aurtengo Euskadiko Literatura Saria jaso baitu, “Gazteentzako Literatura” alorrean.

Sortutako haikuen adibideak irakurri nahi badituzu, klikatu hemen.

ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
29 oct. 2015 3:10
Comments