Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

YOLANDA ARRIETA GUREAN

publicado a la‎(s)‎ 4 dic. 2013 4:58 por Aitzpea Azkorbebeitia   [ actualizado el 4 dic. 2013 5:40 ]
Azaroaren 12an Yolanda Arrieta idazlea gurean izan zen 3. eta 4. mailako ikasleekin “Haikuak idazteko tailerra” lantzen. Izan ere, maila horietako ikasleek Erandioko Udaletxeak antolaturiko “III. Haiku Lehiaketa”n parte hartu dute eta, horretarako, aldez aurretik haikuak nola asmatu eta idatzi ikasteko saio berezia izan zuten Etxebarriko idazlearekin. “Haikua”k japoniar literaturako olerki laburrak dira, 5/7/5 silabatako hiru bertsok osatutakoak. Gure ikasleei literatur tradizio hori urrun geratzen bazaie ere, sekulako trebetasuna erakutsi zuten haikuak sortzeko orduan. Idazlea bera ere gustura joan zen ikasleon partehartzea eta sorkuntzarako prestutasuna ikusita. Sortutako haikuen adibiderik irakurri nahi baduzu, klikatu hemen
Comments