Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

Xabier Etxeberria idazlearekiko solasaldia

publicado a la‎(s)‎ 17 mar. 2016 4:23 por Aitzpea Azkorbebeitia
Pasa den ostiralean (martxoak 11), Xabier Etxeberria idazlea gure ikastetxean izan zen 4. DBHko ikasleekin solasean, Euskal Idazleen Elkarteak antolaturiko “Idazleak ikastetxeetan” egitasmoaren eskutik. Izan ere, ikasleek idazle zarauztarraren liburu bana irakurri dute: Egun denak ez dira berdin liburua batzuek eta Arrain abisalak eleberria beste batzuek. Hartara, gure ikasleek aipaturiko liburuen inguruko galderak egiteko parada izan zuten ekimen honen bidez. Ikasleek adi-adi jarraitu zituzten Xabier Etxeberriaren azalpenak eta idazleak berak ere oso balorazio ona egin zuen saioaren gainean.
Comments