Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

JULEN GABIRIA IDAZLEA, GUREAN

publicado a la‎(s)‎ 18 mar. 2015 2:07 por Aitzpea Azkorbebeitia
Pasa den astelehenean (martxoak 16), Julen Gabiria idazlea gure ikastetxean izan zen 4. DBHko ikasleekin solasean, Euskal Idazleen Elkarteak antolaturiko “Idazleakaz” egitasmoaren eskutik. Izan ere, ikasleek idazle galdakaoztarraren Connemara gure bihotzetan liburua irakurri berri dute, eta liburuaren inguruko galderak nahiz galdera orokorrak egiteko parada izan zuten ekimen honen bidez. Ikasleek adi-adi jarraitu zituzten J. Gabiriaren azalpenak eta idazleak berak ere oso balorazio ona egin zuen saioaren gainean.
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
18 mar. 2015 2:07
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
18 mar. 2015 2:07
Comments