Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

Ikasturte berrian ere ikaslez osotutako Euskara Batzordea lanerako prest!

publicado a la‎(s)‎ 27 sept. 2019 1:59 por Aitzpea Azkorbebeitia
Aurreko urteetan legez, aurten ere ikaslez osotutako “Euskara Batzordea” eratu dugu, ikasturte berria hasteaz batera, eta benetan pozgarria izan da deialdia zein arrakastatsua izan den ikustea, inoiz baino ikasle gehiago bildu baita batzordera.
Batzorde honek euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekimen antolatuko eta bideratuko ditu ikasturtean zehar, eta horretarako azpitaldeka banatuta arituko gara. Honela, azpitalde batek kirol-txapelketak edo “olinpiadak” antolatuko ditu astelehen eta asteazkenero, atsedenaldietan, kirola eta  euskararen erabilera uztartu asmoz. Beste batek ostegunero “berbakafea” antolatzeko ardura izango du (hau da, kolakao nahiz kafesne beroa eta jakiak banatuko zaizkie gune horretara hurbiltzen diren ikasleei, trukean euren arteko elkarrizketetan euskara aritzen direla bermatuz). Hirugarren azpitalde batek euskal dantzak ikasteko tailerra bideratuko du ostiralero (1go ebaluazioan, esaterako, “Zazpi jauziak” eta “San Petrike” ikasteko aukera izango dugu). Azkenik, laugarren azpitaldeak ebaluazio bakoitzean egitasmo ezberdin bat antolatuko du, hala nola Euskararen Eguna ospatzeko ekintzak 1go ebaluazioan, sare sozialak euskaraz erabiltzeko kanpaina 2. ebaluazioan eta “irakasle ezkutuaren lehiaketa” 3. ebaluazioan.

ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
27 sept. 2019 1:59
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
27 sept. 2019 1:59
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
27 sept. 2019 1:59
Comments