Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

IKASLEZ OSOTUTAKO EUSKARA BATZORDEA, LANERAKO PREST!

publicado a la‎(s)‎ 3 oct. 2018 0:52 por Aitzpea Azkorbebeitia
Aurreko urteetan legez, aurten ere ikaslez osotutako “Euskara Batzordea” eratu dugu, ikasturte berria hasteaz batera. Batzorde honek euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekimen bideratuko eta bultzatuko ditu ikasturtean zehar, hala nola “berbakafea”, jostaldietako “olinpiadak”, “Euskaraldia gurean ere”, Korrikaren aldeko kanpaina eta abestiaren grabaketa, e.a.  Joan den ostegunean egin genuen lehen bilera-deialdia erabat arrakastatsua izan zen: ikasle andana hurbildu zen, Batzordean parte hartzeko gogoz. Doakiela hemendik gure esker ona, oso pozgarria baita guretzat ikasleengandik jasotako erantzun hori. Norbaitek osteguneko deialdira huts egin baina parte hartzeko asmoa baleuka, oraindik badu aukera izena emateko, gurekin harremanetan jarriz
Comments