Euskal Herri mailan gaur abiatu den “Euskaraldiaren” pareko ekimena martxan jarri dugu gure ikastetxean ere, adinez gure ikasleek euskaraldian izena ezin eman dezaketela ikusita:109 ikaslek euskararen aldeko jarrera aktiboa hartzeko konpromezua agertu dute, zoriontzekoa benetan! Euskara Batzordeko ikasleen ekimenez lehenik eta behin informazio eta sentsibilizazio-kanpaina burutu genuen eta, ondoren, izen-ematea. Jarraian euskaraldiko logoaz baliatuz “ahobizi”entzako eta “belarriprest”entzako txapak egin zituzten ikasleek eurek, eta aholkuekin batera partehartzaileen artean banatu ere. Gaur argazki erraldoia egin dugu hartutako konpromezuaren isla legez: 74 ikaslek “ahobizi” izateko konpromezua eta 35ek “belarriprest” izatekoa aldarrikatu dute, eta datozen egunetan erronkari heltzeko asmo irmoa agertu. Bihoazkie hemendik gure animo eta indar guztiak erronka horri heltzeko! |
Portada > Institutuko albisteak >