Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

ESKOLEN ARTEKO FOROA eta UDAL FOROA. Agenda 21

publicado a la‎(s)‎ 5 jun. 2018 4:09 por Andoni Goiriena   [ actualizado el 14 jun. 2018 2:52 ]
Eskolen Arteko Foroa eta Udal Foroa ospatu dute Erandioko ikasleek Maiatzaren 24-an, osteguna, Eskolako Agenda 21-eko programaren baitan Eskolen Arteko Foroa eta Udal Foroa ospatu dituzte. Ategorri institutuan antolatutako ekitaldira 23 ikasle hurbildu dira euren esperientziak partekatzera.
 
Badira urte batzuk Erandioko ikastetxeak Eskolako Agenda 21 programan murgilduta daudela. Ikasturte honetan ondorengoak aritu dira buru-belarri lanean: Jado ikastetxea, Erandio BHI, Ategorri BHI, Astrabudua BHI, Ignacio Aldekoa LHI eta Tartanga BHI. 
Ikasleak udalerriko ingurumen arazoen konponbidean inplikatzea izango litzateke programaren helburu nagusia, horretarako beharrezkoak diren ezagutza eta baliabideak eskainiz. Horrekin lotuta, urtero ingurumenarekin erlazionatutako gai bat aukeratzen da eta udalerrian zehar honen diagnostikoa egin ondoren ikasleek hura konpontzeko proposamenak planteatzeaz gain, zenbait konpromiso hartzen dituzte euren gain. Iaz ikasleek Mugikortasun Jasangarria landu bazuten, aurten Elikaduraren txanda izan da. 

Bilera honetara, aipatutako ikastetxeetako ikasleez gain, ondorengo udal ordezkariak gerturatu dira ikasleen iritzia entzutera: Joseba Goikouria alkatea, Mikel Filgueiras Hezkuntza, Gazteria eta Musika Eskola zinegotzia; Arrizen Monasterio Kultura, Hiritarren Segurantza, Obra eta Zerbitzu zinegotzia eta Jose Antonio Riveiro, Berrikuntza, Komunikazio eta partaidetza zinegotzia.

Erandioko ikastetxe eta ikasleek elikadura arduratsua egiteko hartzen dituzten konpromezuak:

1. Euskal herriko produktuak erosten saiatuko gara.
2. Fruta patio orduetan banatuko dugu.
3. "km 0" kontzeptua landuko dugu.
4. Bertoko produktuak kontsumitzen saiatuko gara.
5. Birziklapen arduratsua lantzen jorratuko dugu.
6. Bilgarria duten produktuak ez erosten saiatuko gara.

Erandioko ikastetxeek udalari egiten dizkioten proposamenak elikadura arduratsua bultzatzeko:

1. Ortu gehiago jartzea edo eremu zatiak alokatzeko aukera ematea.
2. Herrian azoka bereziak antolatzea urtean zehar, bertoko eta sasoiko produktuak bultzatzeko.
3. Udaletxeak berrerabiltzeko poltsak banatzea erosketak egiteko.
4. Briziklapen arduratsua lantzea kanpaina bat eginez.
5. Herriko lurretan ortu sozialak lantzea.
6. "Elikadura arduratsua" kontzeptua jorratzea herritarren artean.
7. Bertoko ekoizleen azoka sarriago egitea.

Comments