Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

Erandioko Eskolako Agenda 21 garatzen duten 30 ikasle baino gehiago batu dira urtean behin egiten den Eskolarteko Foroan.

publicado a la‎(s)‎ 21 abr. 2015 23:35 por Usuario desconocido   [ actualizado el 21 abr. 2015 23:36 ]
Pasa den martxoaren 24an, Eskolako Agenda 21 programan dihardugun Erandioko 6 ikastetxeak Erandioko Behargintzan topatu ginen gure udalerriko Ingurumenari eskainitako jardunaldi batean.

Eskolako Agenda 21 Ingurumen Hezkuntza programa bat da, eta haren xede nagusia ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da. Proiektua burutzen dugun ikastetxeek, urtero gai berri bat jorratzen dugu, eta ikasturte honetan Erandioko ikastetxeek klima aldaketa aztertu dugu.

Udalerriko Behargintzan egin zen batzar honetan, 30 ikasle baino gehiagok inguruk hartu zuten parte. 
Goizeko 9:30etan lansaioarekin hasi ziren: ikasleek klima aldaketaren inguruan zein proposamen egin daitezkeen eztabaidatu zuten.
Jarraian, ikasleak eta irakasleak udaletxera joan ziren, udalerriko Alkate eta zinegotziekin biltzeko eta urtean zehar, ikastetxeetan egindako lana azaltzeko. 
Eskolako Udal Foro honetan, gainera, ikasleriak, udalerria hobetzeko proposamenak aipatu zituen. Joseba Goikouriak, Alkatea, eta Saioa Otxoa de Aldak, Zinegotzia, proposamenei erantzuna eman zieten.

Comments