PORTADA‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

ASIER ALTUNA GIDOIGILE eta ZINEMA-ZUZENDARIA GUREAN

publicado a la‎(s)‎ 10 abr. 2019 5:56 por Aitzpea Azkorbebeitia
Pasa den ostegunean, apirilak 4, Asier Altuna gidoigile eta zinema-zuzendariarekin hitz egiteko parada izan zuten DBHko 3. mailako ikasleek. Izan ere, “Ikas2deak” programaren eskutik, zinemagile bergararra gurean izan zen ordu beteko bi saio eskainiz. “Euskal Hizkuntza eta Literatura” arloaren barruan aldez aurretik “Urteberri on, amona” filma ikusi eta landu genuenez, ikasleek pelikularen inguruko hainbat galdera egin ahal izan zizkioten saio horietan, bai eta Altunaren lanbidearen inguruko beste hainbat galdera ere. Ikasleentzat oso saio aberasgarria izan zen, hain ezezaguna zaigun zinemagintzaren mundua hurbiletik ezagutu ahal izateko.

ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
10 abr. 2019 5:56
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
10 abr. 2019 5:56
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
10 abr. 2019 5:56
Comments