Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

ABIAN DA EUSKARA BATZORDEA

publicado a la‎(s)‎ 25 sept. 2016 7:36 por Aitzpea Azkorbebeitia
Aurten ere, aurreko bi ikasturteetan bezala, ikaslez osatutako Euskara Batzordea eratu berri dugu, ikasturtean zehar euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatzeko eta aurrera eramateko asmoz. Joan den ostiralean egin genuen lehen bilera-deialdia erabat arrakastatsua izan zen: ikasle andana hurbildu zen, Batzordean parte hartzeko gogoz. Bioakie hemendik gure esker ona, oso pozgarria baita guretzat ikasleengandik jasotako erantzun hori. Norbaitek ostiraleko deialdira huts egin baina parte hartzeko asmoa baleuka, oraindik badu aukera izena emateko, gurekin harremanetan jarriz.
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
25 sept. 2016 7:36
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
25 sept. 2016 7:36
Comments