Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

3.DBHko ikasleak Jasone Osororekin

publicado a la‎(s)‎ 1 abr. 2014 1:15 por Aitzpea Azkorbebeitia   [ actualizado el 1 abr. 2014 1:17 ]
Pasa den asteartean Jasone Osoro idazlea gure ikastetxean izan zen, 3. DBHko ikasleekin solasaldia izan baitzuen. Idazle elgoibartarra ezaguna da bai helduen literaturan, bai gazte-literaturan ere. Azken alor horretan ezagunak dira Jara  pertsonaiaren inguruan nahiz Ezekielen inguruan idatzi dituen liburuak. Gurera Ezekiel nora ezean liburuari buruz mintzatzera etorri zen, horixe baita 3. mailako ikasleek bigarren ebaluazioan irakurri eta landu duten liburua. Solasaldian hainbat galdera egiteko aukera izan genuen eta J. Osorok modu oso atseginean erantzun zituen guztiak.
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
1 abr. 2014 1:17
Comments