Portada‎ > ‎Institutuko albisteak‎ > ‎

3. DBH-ko IKASLEAK IRAKASLE LANETAN

publicado a la‎(s)‎ 15 dic. 2015 4:23 por Aitzpea Azkorbebeitia
Abenduaren 11n, 3. DBH-ko ikasle batzuk LH-ko 6. mailako ikasleen aurrean irakasle lanetan aritu ziren. Izan ere, Euskararen Etxea bisitatu ondoren euskararen jatorriari eta historiari buruzko lan bat egin zuten “Euskara eta Euskal Literatura” arloaren barruan eta, hain zuzen ere, lan horren aurkezpena eta azalpena eskaini zieten LH-ko ikasleei. 3. DBH-ko ikasleak bikain aritu ziren lan horretan, eta LH-ko 6. mailako ikasleei buruz ere beste horrenbeste azpimarratu beharra dago, adi-adi jarraitu baitzituzten azalpenak, jarrera ezin hobea agertuz.
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
15 dic. 2015 4:23
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
15 dic. 2015 4:23
ą
Aitzpea Azkorbebeitia,
15 dic. 2015 4:23
Comments