Euskaraz bizi nahi dut

publicado a la‎(s)‎ 8 dic. 2012 12:55 por Kudeatu Administracion
Dinamikaren funtsa jendarte mugimendu zabala eratzea da. Euskaraz bizi nahi duen orok lekua du dinamika honetan. Eta nahi duen espresio edo agerpen mota erabiliz egin dezake ekarpen hori. Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, jadanik euskaraz bizitzeko hautua egin dugunak eta geure egunero jardunean hori praktikan jartzen dugunak. 
Garai berri hau euskararen garaia izango dela bermatu behar dugu denon artean. Orain herritarron aukera da, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko erabaki sendoa erakusten badugu, euskaraz bizitzeko baldintzak lortuko ditugu, eta berandu baino lehen euskaraz biziko gara, herri hau euskaraz biziko da.
Comments